Bular minbiziaren aurka borrokatu
4 de noviembre, 2020
Centro Fernandoko ikaske eta irakasleak, urtero ospatzen den bular minbiziaren aurkako borrokan parte hartzen jarraitzen du.
Borroka honen helburua gaixotasun hau bizitzen ari diren edota gainditu duten emakumeei laguntza eta babesa ematea da.
Ikasleok proiektu honetan biziki parte hartu dute. Hori dela eta, ikasle bakoitzak txartel ezberdin bat diseinatu du egun honekin erlazionatutako irudiak margotu dituztelarik. Marrazki hauek hilabete osoan zehar jarritak eramango dituzte begizta arrosa batekin elkartasun moduan.
Mezua argi dago: ikasleria egoera eta borroka honetan dauden pertsonei bakarrik ez sentitzeko, euren babesa erakutsi nahi diete.
Centro Fernandotik besarkada beroa heldu diezaien.