Gazteak eta euskera: misio ezinezkoa edo politika linguistikoaren akatsa?
21 de noviembre, 2018
Ondo baino hobeto ezagutzen dugu guztiok euskeraren arazoa, gazteek ez dute euskeraz mintzatzen, euskara arriskuan dago, jada ez da euskararik entzuten kaleetan… Baina, zer gaude egiten hori ekiditzeko?
Alde batetik, bi motatako erantzun daude arazo honentzako: instituzionalak eta pertsonalak. Lehenengoak, euskara eta politika linguistiko arloetan aritzen diren erakundeak hartzen dituzten neurriak dira; adibidez, kultur elkarte bat, AEK, ikastola bat, batzorde bat, Euskal Gobernua…
Bigarrenak aldiz, geuk gure ingurunean hartzen ditugun euskararen inguruko neurriak dira eta askotan hauek dira arrakastatsuenak. Izan ere, asko dira euskaraz jarduten duten familiak edo euskara ama hizkuntza bezala duten gazteak.
Baina, arazoa ez da familietan dagoen euskeraren erabilera baizik eta, gazte guzti horiek eskolaz kanpo zer hizkuntzan egiten dugun lagunekin. Naiz eta, leku askotan gazteen artean euskara oso erabilia izan, hiriburu handiei buruz ari naiz, eta Bilbori buruz zehatz mehatz.
Orduan, arazoa gazteen arteko euskeraren erabilera bada, zer egiten ari gara txarto? Hau da, ikastola eta familietan giro euskalzalea zabaldu zaie ume horiei txikitatik, Korrika ospatzen da bi urterik behin hizkuntza sustatzeko eta EJk milioika euro gastatzen ditu politika linguistikoan.
Ba, galdera hori oso errepikatua izan da azken boladan, izan ere, euskararen etorkizuna gazteengan dago eta ez badugu euskararekin jarraitzen galduta gaude. Beraz, zerbaitetan aldatu behar dugu.
Nire ustez, arazoaren jatorria ikastoletan dago, ezin baita edozein hizkuntza debekatu, pertsona baikotza askea baita hizkuntzaren aukeraketan. Horregatik, ikasleok askeak izan beharko ginateke gure hizkuntza aukeratzeko momentuan, eta ez euskararen erabilera konstante bat egitera derrigortuak izan.
Nire uste apalean, beste arazo larri bat euskara ikasgaian dago, ez baitut inor ezagutzen bere ikasgai gogokoena euskera dena; euskara ikasgaia, gramatika eta hiztegiko “txapetan” oinarrituta baitago. Irakasleek, ez dute ikasgaia modu ludiko edo didaktikoan eman nahi, euskararen grina piztu nahi, baizik eta ikasleak nor-nori-norka urtero ikastera derrigortu.
Izan ere, euskara ikasgaia erakargarriagoa izango balitz, gazteak benetan euskaraz komunikatzeko kapazak izango lirateke eta gazteen arteko euskarazko harremanak sustatuko genituzke. Nahiz eta askotan —niri ere gertatu zaidan bezala— euskarazko albo-bakarreko komunikazioa izan, hots, bat euskeraz jardutea eta besteak erderaz erantzutea.
Laburbiltzen, politika linguistikoa ez da hain gai konplikatua; honen arazo bakarra, gazteengana hurbiltzea da. Baina hau lortzeko ez genuke erderarekiko debeku konstante bat sortu beharrik, baizik eta familien euskararen erabilera bultzatu eta euskara irakasgaia erraztu eta gazteei hurbildu.
Centro Fernandotik lanean ari gara euskara sustatzen jarraitzeko, eta betiko bezela, blog honen bitartez gure ekimenak azalduko ditugu.
Hurrengorarte!