Centro Fernandon EUSKARAZ!

25 de septiembre, 2018

2018-2019 ikasturtea hasi berri dugu, eta aurten ere Centro Fernandok bai gure ikasleongan baita irakasleongan euskera eta bere erabilera sustatu nahi ditu. Pasadan urtetik, gure irakas-gunea Ulibarri programako ikastetxea da.

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei.

Ikasturtean zehar helburu hau lortzeko hainbat jarduera antolatuko ditugu. Horrez gain, normalkuntza batzordeak gure irakas-guneko partaide guztiak bere ekintzetaz informatuta mantentzea du helburutzat ere.

Urtean zehar honi buruzko informazio gehiago eskainiko dizuegu. Bitartean,

EMAN HEGOAK EUSKARARI!

 

Ver las imágenes de origen

Comparte!