Ile-apainketako eta estetikako
oinarrizko lanbide-heziketa

Ile-apainketako eta estetikako oinarrizko lanbide-heziketa

Formación Profesional Básica en Peluquería en Bilbao

Zertan datza prestakuntza hori?

Ile-apainketako eta estetikako oinarrizko lanbide-heziketako gure programa ile-apainketako lanbidean hasteko eta lan-etorkizuna ziurtatzeko diseinatuta dago. Aldi berean, DBHko titulua erraz eta praktikoki eskuratu ahalko duzu.

Titulazio horrekin hainbat aukera profesional izango dituzu, baita ikasten jarraitzeko aukera ere. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako prestakuntza da. Horri esker, ile-apainketako eta estetikako oinarrizko lanbide-titulu ofiziala lortuko duzu, eta, gainera, zuzenean sartu ahal izango zara erdi-mailako prestakuntza-ziklo batean, prestakuntza-ibilbidearekin jarraitzeko.

Gainera, Fernando zentroan orientazio guztiz praktikoa izango duzu kalean kokatutako zentro batean. Metodologia zuzen eta berritzaileenen aldeko apustua egiten dugu.

Titulazio horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, aurrematrikulatu zaitezke oraintxe bertan, inolako konpromisorik gabe, eta Fernando zentrora hurbildu, informazioa eman eta zure zalantza guztiak argitu ditzagun. Zure zain gaude!

Zer titulazio lortuko duzu?

Ile-apainketako eta estetikako oinarrizko lanbide-titulu ofiziala.

Zer modulu ditu ikastaroak?

Lehen maila
  • Lanbide-ingurunea prestatzea
  • Azazkalen oinarrizko zainketa estetikoak
  • Makillajea
  • Ilea garbitzea eta haren forma aldatzea
  • Ilearen kolorea aldatzea
  • Zientzia aplikatuak I
  • Komunikazioa eta gizartea I
  • Tutoretza eta orientazioa I
Bigarren maila
  • Beharrezkoak ez diren ileak mekanikoki depilatzea eta koloregabetzea
  • Bezeroarentzako arreta
  • Irudia aldatzeko prozesuen hastapenak
  • Ilearen oinarrizko mozketa
  • Zientzia aplikatuak II
  • Komunikazioa eta gizartea II
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea
  • Lantokiko prestakuntza

Ikastaroaren fitxa teknikoa

  • Ikastaroaren izena: Ile-apainketako eta estetikako oinarrizko lanbide-heziketa.
    Eusko Jaurlaritzaren titulu ofiziala..
  • Hasiera-data: 2023ko iraila.
  • Iraupena: bi ikasturte.
  • Goizeko txanda: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00etara.
  • Modalitatea: presentziala.

Sartzeko betekizunak

  • 15 urte izatea eta sartzeko unean EZ izatea 17 urte baino gehiago, ezta urte natural horretan ere.
  • DBHko 3. maila amaitu izana edo DBHko 2. mailan egotea (salbuespenez).
  • Irakasle-taldearen edo orientazio-kontseiluaren proposamena Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko.

Eskatutako dokumentazioa

  • Matrikula eskatzeko inprimakia, beteta.
  • NAN / AIZ / Pasaportea.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Ikasketa-espedientea.
  • Orientazio-kontseiluaren proposamena.
  • Banku-kontua.

Galdetu prezioari, matrikulatzeko betekizunei eta dirulaguntzak eta bekak jasotzeko aukerari buruz gehiago jakiteko.

Gobierno Vasco Logotipo

Eusko Jaurlaritzak homologatutako eta itundutako zentroa