Ile-apainketa eta kosmetikako
erdi-mailako zikloa

Ile-apainketa eta kosmetikako erdi-mailako zikloa

Ciclo de Grado Medio en Peluquería y Cosmética Capilar en Bilbao

Zertan datza prestakuntza hori?

Fernando zentroko ile-apainketa eta -kosmetikako erdi-mailako zikloa da lan-merkatura zuzenean eta berme osoz sartzeko behar duzun prestakuntza.

Prestakuntza horrek ikuspegi bereziki praktikoa du; Eusko Jaurlaritzak homologatuta eta itunduta dago, eta ikasketa-beka bat eskatzeko aukera izango duzu.

Azkenean, ile-apainketako eta kosmetikako teknikariaren titulu ofiziala lortuko duzu, eta, hala, ile-apainketako profesional gisa eta publizitatearen, modaren, zinemaren edo antzerkiaren sektoreetan lan egin ahalko duzu. Goi-mailako ziklo bat ikasten ere jarraitu ahal izango duzu.

Gainera, Europako beste herrialde batean praktikak egiteko aukera izango duzu, ERASMUS+ programaren bidez, edo zentroaren eta enpresaren arteko prestakuntza uztartzeko aukera, lanbide-heziketa dualaren prestakuntza-programaren barruan.

Fernando zentroko ikasleek dute eskari handiena ile-apainketaren sektorean. Horrez gain, lan-poltsa propio oso aktibo bat dugu, eta horrek enplegua lortzeko % 100eko bermea ematen digu.

Titulazio horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, aurrematrikulatu zaitezke oraintxe bertan, inolako konpromisorik gabe, eta Fernando zentrora hurbildu, informazioa eman eta zure zalantza guztiak argitu ditzagun. Zure zain gaude!

Zer titulazio lortuko duzu?

Ile-apainketa eta -kosmetikako teknikariaren titulu ofiziala

Zer modulu ditu ikastaroak?

Lehen maila
  • Orrazkerak eta orrazkera bilduak
  • Ilea koloratzea
  • Ile-apainketarako kosmetika
  • Gizonezkoen ile-apainketa eta estilismoa
  • Ilearen analisia
  • Eskuen eta oinen estetika
  • Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak
  • Ingeles teknikoa
Bigarren maila
  • Ilea mozteko teknikak
  • Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak
  • Irudi pertsonalerako marketina eta salmenta
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lantokiko prestakuntza

Ikastaroaren fitxa teknikoa

  • Ikastaroaren izena: Ile-apainketa eta kosmetikako erdi-mailako zikloa.
    Eusko Jaurlaritzaren titulu ofiziala.
  • Hasiera-data: 2023ko iraila.
  • Iraupena: bi ikasturte.
  • Goizeko txanda: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00etara.
  • Arratzaldeko txanda: astelehenetik ostiralera 14:00etatik 20:00etara.
  • Modalitatea: presentziala.

Sartzeko betekizunak

  • DBHko graduatua.
  • Erdi-mailako ziklora sartzeko proba.
  • LH1 titulua.
  • BBB/IEEko 2. mailako ziurtagiria.
  • Beste titulazio baliokide batzuk edo aldez aurretik homologatutakoak.

Eskatutako dokumentazioa

  • Matrikula eskatzeko inprimakia, beteta.
  • NAN / AIZ / Pasaportea.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Dagokion titulua.
  • Banku-kontua.

Galdetu prezioari, matrikulatzeko betekizunei eta dirulaguntzak eta bekak jasotzeko aukerari buruz gehiago jakiteko.

Gobierno Vasco Logotipo

Eusko Jaurlaritzak homologatutako eta itundutako zentroa