Ile-eranskinen, ile-protesien eta
onkologia-protesien ikastaroa

Ile-eranskinen, ile-protesien eta onkologia-protesien ikastaroa

Curso de Posticería, Prótesis Capilares y Prótesis Oncológicas
Espezializatu zaitez Fernando zentroan. 1983tik ile-eranskingintzako tailer propioa duen Bizkaiko prestakuntza-zentro bakarra da.

Zertan datza prestakuntza hori?

Fernando zentroko ile-eranskinen, ile-protesien eta onkologia-protesien ikastaroa espezializazio-ikastaroa da, ile-protesiak, ile-eranskinak eta ile-luzapenak ipintzeko beharrezkoak diren ezagutza eta trebetasun guztiak eskura ditzazun diseinatua. Gure zentroan akabera naturalak lortzen ikasiko duzu. Emaitza ikusgarriak lortuko dituzu.

Ikastaro horretan hiru eremu nagusi landuko dituzu:
  • Apaindegiaren eremua: akabera perfektuak burutzeko artisau ile-eranskingintza. Apaindegiko lanetan, ile-luzapenak, rastak eta bestelako ile-eranskinak integratzen eta jartzen ikasiko duzu mozketa eta kolore desberdinen arabera.

  • Arte eszenikoen eremua: ile-eranskingintza ezinbesteko teknika da arte eszenikoen eta antzerki- eta telebista-ikuskizunen munduan. Prestakuntza horretan lortuko dituzun ezagutzen bidez, mota guztietako ikuskizunetako pertsonaiak karakterizatzeko eta horiek errealismoz betetzeko gai izango zara.

  • Osasunaren eremua: onkologia-tratamenduek ilea galtzea eragin ohi dute. Onkologia-protesiak ohiko itxura berreskuratzeko eta irudia normalizatzeko irtenbide bat dira. Kontuzko zerbitzua da, eta gure prestakuntzak aholkularitzarekin, arreta pertsonalizatuarekin eta protokoloarekin lotutako guztia estaltzen du.

Titulazio horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, aurrematrikulatu zaitezke oraintxe bertan, inolako konpromisorik gabe, eta Fernando zentrora hurbildu, informazioa eman eta zure zalantza guztiak argitu ditzagun. Zure zain gaude!

Zer titulazio lortuko duzu?

Ile-eranskingintzako lanbide-kualifikazioaren ziurtagiria.

Ile-eranskingintzako ANCEPE ziurtagiria.

Zer modulu ditu ikastaroak?

Lehen hiruhilekoa
Gure trebetasunak ezagutzea
  • Ile-eranskingintzaren hastapenak.
  • Ile-motak, ile-luzapenak eta horiek kokatzeko teknikak.
  • Ilea xingolaz apaintzeko bideak eta horien erabilgarritasun praktikoa.
  • Ile-protesiak eta arreta onkoestetikoa.

Ikastaroaren fitxa teknikoa

  • Hasiera-data: iraila, urria eta azaroa.
  • Iraupena: 52 ordu.
  • Goizeko txanda: astelehenetan 15:30etik 19:30era.
  • Modalitatea: presentziala. Gehienez 10 parte-hartzaile dituzten taldeak, prestakuntza pertsonalizatua eta xehatua bermatzeko.

Sartzeko betekizunak

  • 18 urte baino gehiago izatea eta ile-apainketan ezagutza frogagarriak izatea.

Eskatutako dokumentazioa

  • Nortasun-agiriaren tamainako argazkia.
  • NAN / AIZ / Pasaportea.
  • Banku-kontua.

Galdetu prezioari, matrikulatzeko betekizunei eta dirulaguntzak eta bekak jasotzeko aukerari buruz gehiago jakiteko.